Ez Dok Amairu.
Euskal Kantagintza Berria
Ez Dok Amairu: euskal kulturaren iratzar puntu ezinbestekoa.
Nik Xabier Seguran ikusi nuen aurreneko aldiz. Xabier eta Lurdes. Orduan ez zegoen Ez Dok Amairu. 1964an izango zen, gutxi gora behera. Xabier eta Lurdesek bertsoak abesten zituzten, abesti herrikoiak ziren, oso alaiak: Uztapiderenak… Abestiak keinuekin antzezten zituzten, oso umoretsuak ziren. Oso giro egokia sortarazten zuten, arrakasta zeukaten. Orduan ez ziren pareja. Nik esango nuke, herriak zeukan gosea hasetu zutela.
Iñaki Aranzadi, Urnietako parrokoa.
Xabier, Juan Mari eta Julen Lekuonaren laguna zen haurtzarotik. Lekuonatarrak oiartzuarrak ziren eta oso harreman estua zuten beraien artean. Gau batez, anaien etxean, Joxean Artze poeta eta txalapartaria ezagutu zuen eta topaketa honek, Xabierren etorkizuna aldatuko zuen. Garai honetan, Lekuonak eta Artzek euskal kantari talde bat sortzeko asmoa zeukaten, eta Getaria kalean, “Herri Gaztedi” eliz taldeak zituen geletan biltzen ziren, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi, Joxe Angel Irigarai, Jexux Artze han zeudelarik. Garai hartan, Mikel Laboa, Bartzelonan zebilen, Neurokirurgia ikasten. Diktadura frankistak euskal kultura eta gizartea gogorki zigortuta zuen hirurogeigarren hamarkada honetan, errepresioak herriaren nortasuna guztiz zapaldurik zeukan, menpekotasun iruingarrian mantenduz. Beraz, kontestu honetan, estatuko beste zenbait lekutan bezala (hots, Kataluinako Nova Canço Catalana), Euskal herrian ere, premiazkoa zen abangoardiako mugimendu kultural baten gunearen eraikuntza: Ez Dok Amairu, Euskal Kantagintza Berria. Taldea, hain zuzen ere, Jorge Oteizaren gidaritzapenean, talde multidisziplinarra bezala sortu zen, hau da, jarduera ezberdinak barnean hartzen zituen: abeslariak, Benito, Mikel eta Antton Valverde beranduago; idazleak eta poetak, Saizarbitoria, Jexux eta Joxean Artze, eta Irigarai; eskultoreak, Oteiza eta Néstor Basterretxea. Oteizak berak ipini zion izena taldeari, Resurrección María de Azkuek berreskuratutako San Martin Arotza ipuin herrikoiaren azken esaldian oinarriturik: ez dok amairugarren txarrik, Euskal Herriari zabalduko zitzaion etorkizun berriaren atearen metafora moduan.
«Euskalerri Nerea». Letra y música: Xabier Lete.
Taldearen betebeharra, euskal kultura eta hizkuntza, Frankoren diktadurak ezarritako zapalkuntzarenetik indarberritzea zen, herriari giro honetan sartzeko aukera eman zion festibalen bitartez. Abestia, nortasun zapalduaren espresio bidea bihurtu zen. Taldearen ekintzek azkar eman zuten bere fruitua. Konzientzia nazionalista eta abertzalea sortarazi zuten, itxaropena itzuli zioten herriari, eta bidegabekeriak salatu zituzten.
Lehenengo epe batean, Euskal Kantagintza Berriaren bi aitzindariren eragina sentitu zen taldean: Nemesio Etxaniz, honek lan itzela burutu zuen abesti tradizionalak berreskuratzen eta kanpotik zetozen abestiei aurre egiteko egin zituen itzulpenen bitartez, eta Mixel Labeguerie (Gu gira Euzkadiko, Bakearen Uxoa…), erresistentzia kantuen egile eta errepresioaren aurkako konzientziaren aldeko bultzatzailea.
«Txoria Txori», Joxean Artze.
«Gazteri Berria», Mixel Labegerie.
1970ean eta Oteizaren gogoeta eta planteamendu estetikoen arabera, Ez Dok Amairu taldeak bigarren oinarrizko pausoa eman zuen Baga, Biga, Higa Sentikaria ikuskizuna aurkezterakoan. Honen bitartez, euskara eta abertzaletasuna berreskuratzeaz gain, gogor ekin zioten beste zenbait jarduerari: ohiko euskal kantutegia ezagutarazi zuten, garaiko artisten lan poetikoak musikatu eta desagertzeko arriskuan zirauten bertako musika tresnak berreskuratu zituzten (txalaparta, alboka…).
Ez Dok Amairu 1972an sakabanatu zen, baina bere kideek bakarkako bidea jarraitu zuten, euskal kulturaren ikusmiran jarraituz, erreferentzi puntu saihestezina bezala. Lurdes eta Xabier ez daude, jada, gurekin. Joan ziren, Julen Lekuona, Jorge Oteiza, Jexux Artze, Estitxu, Mikel Laboa eta Imanol Larzabal ere. Hor diraute Benito Lertxundi, Gontzal Mendibil, Txomin Artola, Antton Valverde, Erramun Martikorena, Anje Duhalde, Niko Etxart…, belaunaldi berriei ateak zabaltzen euskal musika eskenatokian.
Argi dago, gaur egungo euskal musikaren bilakaera ez zatekeela berdin suertatu, garai batean, gitarra soil batekin irten ziren gazte haien iniziatiba sortu ez balitz. Herri baten nortasun ametsak kaleratu zituztenei, herri baten ahotsa plazaratu, eta herriaren sentimendua azaldu zuten guztiori: MILA ESKER.
«Berriro igo nauzu ene mendira»
Hitzak: Xabier Lete. Doinua: Karlos Gimenez
Maiteagoak, azken mugetan, Maiteagoak sua ta jaia Maiteagoak behin joan zirenak
zuhaitzen hosto gorriak,
horitasunez apainduriko
makal zuzenen gerriak,
hego haizetan lokartutako
iratze okre geldiak.
iraganaren zantzuak,
lore xumeen petalo eme
ur izkutuen kantuak,
euri epelen gozotasuna,
gaueko zeru altuak.
fruitu berrien haziak,
uda beteko musiketarik
ernaldutako antsiak,
Eros ausartak gorputz gaztetan
ixuritako graziak.
sekulan ez itzultzeko,
begiek zabal dirauten arte
argitan blai itzaltzeko,
sufritu duen gizonak ez du
lotsarik behar galtzeko.
Más amados son, en su último aliento, Más amados son el fuego y la fiesta, Más amados son, los que un día se fueron
las rojas hojas de los árboles,
las cinturas de los rectos chopos
adornados de amarillo,
los inmóviles y ocres helechos
adormecidos en el viento del sur.
los vestigios del pasado,
los cantos de las aguas ocultas
en los pétalos de las diminutas flores,
la dulzura de las cálidas lluvias,
los altos cielos de la noche.
semillas de los nuevos frutos,
las ansias germinadas en la música del estío,
las gracias vertidas por el audaz
Eros en los jóvenes cuerpos.
para no volver jamás,
mientras los ojos sigan abiertos
para apagarse empapados en la luz,
el hombre que ha sufrido no debe
tener vergüenza de fracasar.
«Gaua», Lurdes Iriondo.
«Biotzean Min Dut», Antton Valverde. Letra: Xabier Lizardi
«Txoria, Txori», Mikel Laboa.
«Loretxoa», Benito Lertxundi.
«Agur María», Estitxu.
«Bagare», Gontzal Mendibil eta Xeberri.
Rodrigori», Etxaun-Iruriren Cid delakoaren istorioa.
«Agure Zaharra», Gorka Knörrek abestua, Xabier Letek Lluis Llachen «L’estaca» abestiaren moldaketa egin zuen.
XABIER LETEREN OMENEZ
2011Ko apirilaren 16an Oiartzungo Elorsoro Polikiroldegian euskal abeslariek eta Oiartzungo herriak omenaldia eskeini zioten Xabier Leteri.
Oskarbi taldea, Jon Bergaretxe, Pier Paul Berzaiz, Antton Valverde, Erramun Martikorena, Arantxa Irazusta, Petti, Lartaun taldea, Karlos Gimenez, Txema Garcés, Joxan Goikoetxea ea, oiartzuar poetaren omenezko kontzertuan.
Jon Bergaretxek, Xabier Leteren lehengusuak, Maiteaz galdezka abestu zuen .
Berzaizek , dotore, Habaneraren bertsio hunkigarria egin zuen, eta Karlos Gimenezek pianoari bere barruko magia atera zion.
Amodio, amore, Antton Valverde, Xabier gabe.
Erramun Martikorena. Ahots bakar batez, ikusle guztiok, kantari bihurtu ginen: Euskara, euskara jalgi hadi plazara.
Habanera, Xabier Lete.
Ez Dok Amairu, Euskal Kantagintza Berria.
Todos los derechos reservados.
Sin Comentarios