Xabier Lete irudikatzen

Xabier Lete irudikatzen: herritarraren muinetan sartzen.

Euskaltzaleon oroimenean, sakonki erroturiko irudi esanguratsua izan da Xabier Lete. Oroimen hori, oihartzun ozena, deiadar samina bihurtu da bere heriotzaren berria zabaldu denean, desagertze honek umezurtz utzi baitu euskal kulturgintzaren plaza, Etxeparek bere bertsoetan, eta Xabierrek berak, bere ahotsean, mundu bihurtu zuten plaza gurea. Euskal nortasun eta kulturaren aldeko berpizkunde prozesuan lehenetarikoa, ahots indartsudun abeslari miretsi honek izugarrizko eragina izan du euskal kantagintzan, beste zenbait kantariren aitzindari eta ispilu bihurtu baita meritu propioz. Ahots ezberdinek kantatu dizkigute euskal musikagintzaren barruan bere abestitzak, haien indarra eta esanahia zabalduz eta gure kulturaren ereserki ezagunak bihurtuz. Ildo honetan, azpimarragarria da aberriarekiko ezinbesteko kidetasun sentimenduaren bilaketa Xabierrengan, sorterriari abesten baitio, honen barne banaketari uko egin arren.

Baina, batez ere, olerkari sakona eta emankorra izan dugu Xabier Lete, lerro bakoitzean arima isurtzen zuenetarikoa. Bere estiloaren itxurazko bakuntasunak, gogoeta sakonen adierazle, olerkariaren barne mundua eta kanpoko egoera berezien konplexutasuna gordetzen du bere baitan.

Gaixotasunaren eta sufrimenduaren esperientzia gizatasunaren eskolarik sakonena da.

Xabier Lete.

Halaber eta hau guztiarekin batera, Xabierren giza neurria azpimarratu behar dugu: bere zindotasuna, bihotz zabaltasuna, bere adiskidetasunaren leialtasuna eta sentsibilitate oparoa. Adore handiz egin zion aurre gaixotasun zitalak ekarri zion egoera lazgarriari: sufrimenduak, eta batez ere, galera sentimenduak, espiritualtasun bereziaz jantzi zuen bere pentsamoldea, bere lanaren eragile nagusi bihurtuz. Egia esan, Xabierren azken lanetan sufrimenduaren kontzeptu barneratua agertzen da, esperientzia hau, bere hitzak aipatuz, “gizatasunaren eskola sakonena” kontsideratzen baitzuen.

Hala ere, bere lanari buruz aurrerago hitz egingo dugu, zeren atal honen helburua, gogoeta sakon hauen egilea irudikatzea baita. Horretarako, bere ingurunean murgilduko gara ikuspegi ofizial batetik urrunduz, bere bizitzaren pasadizuak irudikatzen. Gizakia irudikatu nahi dugu. Sortarazten gaituen begiruneak bere izena goratzarrera bultzatzen gaitu, Xabierrek, herri honentzako izan duen garrantzia ez dezagun ahaz. Hor dago bere lana eta hor dago bera, gizona.

Xabier Lete irudikatzen. Urnietako elizaren kanpai dorrea.

Xabier Lete irudikatzen. Urnietako elizaren kanpai dorrea.

Bestalde, bere goiztiartasuna sortzaile bezala aipatu behar dugu. Hogeitabat urterekin ekin zion idazteari, eta abestitzez eta poesiaz gain, antzerkigintzan nabarmendu zen. Hala ere, bere lanari buruz aurrerago hitz egingo dugu, zeren atal honen helburua, gogoeta sakon hauen egilea irudikatzea baita. Horretarako, bere ingurunean murgilduko gara ikuspegi ofizial batetik urrunduz, bere bizitzaren pasadizuak irudikatzen. Gizakia irudikatu nahi dugu. Sortarazten gaituen begiruneak bere izena goratzarrera bultzatzen gaitu, Xabierrek, herri honentzako izan duen garrantzia ez dezagun ahaz. Hor dago bere lana eta hor dago bera, pertsona.

 

Xabier Lete irudikatzen. Munixkon.

Xabier Lete irudikatzen. Munixkon.

Xabier Lete irudikatzen. Etxeko lorategian

Xabier Lete irudikatzen. Etxeko lorategian

80. hamarkadaren hasierako argazkiak ditugu hauek. Lehenengoan, Xabier, bere Urnietako etxeko lorategian lanean ikusten dugu. Bigarren argazkian, Munixko hilerri neolitikoan, Besabi inguruan, (Joxi Lizeagak utzitako argazkiak).

 

 

Ez nau izutzen negu hurbilak. Hitzak: Xabier Lete. Doinua: Mikel Laboa. Negua heriotzaren metaforatzat erabili ohi du Letek bere poesian. Heriotzaren ikuspegi estoikoa agertzen du bere lehen lanetan, etsipenez eta naturaltasunez egiten dio harrera. «Hiltzea ohitura da», Unamunok dioen bezala.

Urnieta eta Xabier

Xabier Herrikoia: Gizon Arruntaren Koplak.

Gizon arruntaren koplak. Hitzak eta doinua: Xabier Lete. Umorez blai! Halakoa al zen euskal gizonaren egunerokoa? Duela hogei eta hamar urte eta baita gaur egun ere, barre algarak sortarazten digu kanta satiriko honek. Bideoa, Segurako herriaren omenaldia. Xabier eta Segura

Serioa, zintzoa, gauzak zuzen egiteari ekiten zioena. Bere lagunen lagun, beti ere, laguntzeko prest.
Alaia eta parranda zalea… baserriko janaren maitale. Gazte denboran kementsu eta iletsu, basurdearen indarra gaisotasun koldarrak gutxitua eta eramana, ordea.
Maitearen ausentziak eta gaitz ankerrak bere bihotza atsekabez bete zuten, bizitzaren azken lerroak jasanezinak bihurtu arte.
Hala ere, pozaren hedarazle. Antzerkia zainetan, poesia zentzuetan, bere irteera, bizitzaren azken ekitaldia izan zen.
Bizitzan, poeta, heriotzean ere bai. Horrelakoa zen gure Xabier.

Xabier Lete irudikatzen. Urnietako plaza. Ezkerraldean, Xabier eta Luluren etxea.

Xabier Lete irudikatzen. Urnietako plaza. Ezkerraldean, Xabier eta Luluren etxea.

Elkarrizketa. Xabier irudikatzen.

Xabier oiartzuarra zen jaiotzez, baina urte anitz eman zituen Adarra mendiak gerizatzen duen herri aldapatsu honetan. Hemen, Xabier eta Luluren Urnietan, aurkituko dugu Xabier “ez ohia” irudikatzeko behar dugun ikuspegia.

Xabier Lete irudikatzen. "Edaritegia Juanito" taberna.

Xabier Lete irudikatzen. «Edaritegia Juanito» taberna.

 

Gozotasuna. Goxotasuna nabari dut, txaparen beroak betetzen duen sukalde zabal honetan. Mahai azpian, artzain zakurra, lasaia eta isila. Txoriak bere kantuz noizbehinka alaiki harritzen nau. Baina guzti honen gainetik, Miren, Mirentxuren ahots betea, atsegina. Urnietan gara, Juanito eta Mirentxuren Edaritegia Juanito izandako baserriaren sukaldean. Taberna duela urte batzu itxi zuten, baina, beraiek, noski, han bizi dira. Aste bete bada Juanitorekin egon nintzela. Xabierri buruz pare bat anekdota kontatzea eskatu nion eta gogoz hasi zitzaidan hizketan. Nolakoa zen Xabier, nolakoa zen pertsona, herritarra? Jakin-mina neukan. Eta gauza batek bestera daramanez, hona hemen bere etxean eta bere emaztearekin hitz egiten. Mirentxu, pozik, Xabierri buruz hitz egiteko prest. Bere iritziz, Xabierren izena eta lana zabaldu eta gogorarazi behar den gauza da. Ados berarekin.

Mirentxuren euskara herritarra da. Bere mintzatzeko era berezkoa eta naturala denez, elkarrizketa idazterakoan mantentzen saiatu naiz ahal izan dudan neurrian.

Lehenengo gauza, tabernatik kriston koadroa ekarri dit. Mahai gainean utzirik, esplikatzen hasi zait.

 

Xabier Lete irudikatzen. Mattin IIari afari homenaldia.

Xabier Lete irudikatzen. Mattin IIari afari homenaldia.

Cena- Homenaje Final de Campeonato de Remonte Noain Aguirre – Elizalde II – Múgica II Huarte (Pamplona) 26-XII-88.

Mattin IIa, laugarren ilaran, erdialdean, zutik eta jertse arrosaz agertzen da.
Xabier berriz, behean eskuinetan, jertse gorriz.

Mirentxu:Omenaldia egin zioten Mattin IIari.  Ez dakit seguru zer urtetan hil zen. Hor badut rekordatorioa gordeta. Hau hil zenean, kasualitatez, gau hartan, Xabier Lete hemen zegoen. Nik ikusi nuen anaia, “Pitillo», plazan, eta irten nintzen korrika eta galdetu nion: “Zer gertatzen da?” Nik banekien oso gaizki zegoela. Eta esan zidan: ”Bukatu da”.

MoonMagazine:-Gaztea…

M:-Bai. Oso gaztea zen. Hogeita zortzi urte? Bai, oso gaztea. Eta kasualidadea, Xabier, han. Por txurro, yo qué sé… Eta orduan, gogoratzen naiz, gau hartan, etorri zen, zeharo emozionatua, eta esan zidan: “Miren, telefonotik deitu dezaket?” Eta berak hemendik egin zittun abisu guztiak, radio guztietara. Oso gaizki pasa zuen Xabierrek, oso momentu txarrak pasa zittun. Esaten dizut, partidu guztietara joaten zen. Dena gazteekin. Deporte munduan mutil honekin nola inbolukratu zen! Lagunen artean egin zioten omenaldia Mattini, baina bera han zegoen, tartian. Xabierrek mutil hau zeukan como si fuera un hijo verdadero.

MM:-Noiztik ezagutzen zenuen Xabier?

M:-Nik? Hogeita hamalau urte. Ni honera etorri nintzenean, orduan ezagutu nuen pixka bat. Eta gero ia 30 urte, nik taberna hartu nuen eta ordutik amistadia, pixka bat gehiago. Hara, tabernara askotan etortzen zen. Oso berezia zen Xabier, eh? -Mirentxu eztiki mintzatzen da Xabierri buruz.

MM:-Bai?

M:-Bai. Oso berezia. Oso isila zen. Oso gutxi hitz egiten zuen jendearen kontra. Bera nik oso gutxitan entzun dut baten kontra hitz egiten.

MM:– Ez zitzaion gustatzen kritikatzea eta jendearen bizitzan sartzea, ez?

M:– Bat ere ez. Bat ere ez. Oso gutxi. Eta lagunei laguntzeko beti prest egoten zen. Eta juergarako beti prest.

MM:-Oso alaia…

M:-Oso alaia! hitzak nabarmenduz.

MM:-Juanitok kontatu zidan nola igo zen behin mahai gainera gitarrarekin eta…

M:-Bera oso alai zegoenean, pozik zegoenean, zen….  bueno, bueno! Ateratzen zitzaion barrutik txispa bat! Eta, bueno! Egiten genuen ikaragarrizko parrak! -hau guztia gogoratzen duenean, aurpegia argitzen zaio … oroitzapen politen islapen gisa.

MM:-Gogoratzen al duzu konturen bat?

M:-Gau batean azaldu zen, gogoratzen naiz. Izan zen sorpresa bat! Jendea afaltzen zegoen eta mahai batera igo eta trikitixa jotzeko jestuak egiten hasi zen. Aulki bat mahaian jarri eta hasi zen akordeoia jotzen! Eta zein ondo egiten zuen! Hura zen! Hura ibiltzen zen asko plazan, gauean paseatzen, aurrera eta atzera gustatzen zitzaion ibiltzea. Eta askotan, taberna nola irekita zegoen, ba pasatzen zen… eta segun eta zein zegoen, bera alai jartzen zen eta ordun… izugarria izaten zen! Esaten dizut!

MM:-Zure platerak asko gustatzen zitzaizkiola esan zidan Juanitok. “Gaur zer dago bazkaltzeko?” “Txerria hil dugu.” “Banoa ba.” Gustura jaten zuela, nahiz eta azkar bete. Karakolak omen zituen gogoko, baina dozena erdia besterik ez zuela jaten.

M:-Bai, bai. Xabier etortzen zen. Bueno, nik Xabier ezagututa, denbora gutxira gaixorik jarri zen. Nik ezagutu dut Xabier enklenke. Eta gaixo jartzen zenean paliza handia ematen zion. Eta hura oso jalea zen, baina ezin zuen, gizajoak! Hemengo jana asko gustatzen zitzaion. Baserriko jana, lehengo itxurako jana. Askotan igande eguerditan etortzen zen tabernara. Gu atzeko mahaian bazkaltzen genuen, familia osoak. Eta bera etortzen zen eta esaten zigun: “Utziko nauzue hemen esertzen, ikusten nola jaten duzuen?” Nola bazkaltzen genuen ikustera etortzen zen igande eguerditan. Nola disfrutatzen zuen gu bazkaltzen ikusita, porque berak ezin zuen! Bueno, zuk aldatuko duzu dena. Nire izena ez atera, eh?

M:-Gero mintzatuko gara honetaz…

M:-Zazpi bat urte, oraindik Lurdes bizi zen (orain egin du bost urte Lurdes hil zela), Eguerritarako oilo xerra bat gixatuta egiteko eskatu zidan mesedez. Eta etortzen zen eguerditan kaxuela txiki batekin, salda bila. Gustatzen zitzaion hemengo jana…

MM:-Ta salda gainera ona da, heste eta sabeletik  gaizki zabiltzanean … bero, bero…

M:-Hemengo salda bila etortzen zen, kaxo batekin. Hemengo jana asko gustatzen zitzaion (harro errepikatzen du gure etxekoandreak). Haragi egosia, tortilla de patata… baina gizajoak ezin zuen, gutxi jaten zuen. Oso gutxi. Eta jaten zuenean bastante dexente: “ai Miren, gaixo».

Urnietako futbol taldea, berak, gizajoak, portero bezala jokatzen zuen. Solteros contra casados. Hor egongo da -buruarekin argazkiak seinalatzen ditu-, portero bezala. Xabier oso txintxua zen eta aurrelehenengo lana, jendea ohetik ateratzea zen. Denak gazteak. Goizeko zortzi edo bederatietarako joan behar zuten ikastola aurreko zelaira, eta jendea ez zen altxatzen. Eta orduan, gazteak ohetik altxatzen ibiltzen zen etxez-etxe.

Xabier Lete irudikatzen. Xabier Lete atezain futbol taldean

Xabier Lete irudikatzen. Xabier Lete atezain futbol taldean

Xabier Lete irudikatzen. Xabier Lete atezain

Xabier Lete irudikatzen. Xabier Lete atezain

 

MM:– Jesus ene!

M:– Bai, Xabier? Bai -Mirentxurentzat Xabierrek beste, ez luke inork horrelakorik egingo.

MM:– “Edaritegia Juanito” jartzen du kamisetetan.

M:– Hemen antolatzen genuen. Bai, kamiseta eta guzi jartzen genuen. Gero afari bat egiten zen -bat-batean, Miren barrez hasten da. Hori da anekdota! Bera oso serioa zen. Eta arbitroak zerbait egin zien: beraien kontra pitatu, edo halako zerbait. Orduan Xabierrek, kriston amorrazioa hartu zuen, baloia beso azpin hartu eta etxera etorri zen bere baloiarekin!

MM:– Eta se acabó el partido.

M:– Eta se acabó el partido.

Xabier Lete irudikatzen. Xabier Lete atezain. "Solteros contra casados".

Xabier Lete irudikatzen. Xabier Lete atezain. «Solteros contra casados».

Xabier Lete irudikatzen. Xabier Lete futbol atezain Urnietan

Xabier Lete irudikatzen. Xabier Lete futbol atezain Urnietan

Mirenek hasieran atera dizkidan argazkiei begirada batzu ematen hasi naiz. Suposatzen dut hogei bat urte dituztela argazki hauek, Xabier iletsu bat, atezainez jantzita, mutil gaztez osaturiko futbol talde batekin. Kamiseta horiak, Juanito Edaritegiak esponsorizatua.

MM:-Oso ona. Mirentxu, orain hitz egin dezagun piska bat Lurdesi buruz. Oso ume zalea zen, lan handia egin zuen hemen, Urnietan, ikastolan, dantza taldean…

M:-Antzerkiak egiten, euskal dantzak erakusten… Lasartetik beste mutil bat etortzen zen Lurdesi laguntzera. Nire alabak eta danak Lurdesekin ikasi zuten euskal dantzak egiten. Elizaren munduan oso sartuta zegoen ere. Jaiotza urtero berak jartzen zuen Elizan. Gero ere, jaiotza tipo viviente ermita txikian. Xabier serioa zen, baina Lourdes oraindik serioago, más reservada.

MM:-Xabier serio, baina, bestalde,  ikusten den bezala, oso alai…

M:– Oso alaia. Jendearen aurrean igual oso serio, bueno! Xabier! Baina gero inguruan, nunbait sartzen zenean, oso alaia. Eta jakituna. Oso. Era muy reservado. Bera hala zen -hizketan ari garela Juanito sartu da sukaldean. Mirentxu eta biok “Berriak” banatu zuen posterrari buruz ari gara.

M: Lulu joan zenean, ya se acabó. Berak nahi zuen Lurdesen ondoan. Klaro ta limpio.

Xabier Lete irudikatzen. Luluren hilarria

Xabier Lete irudikatzen. Luluren hilarria

Xabier Lete irudikatzen. Xorittua...

Xabier Lete irudikatzen. Xorittua…

Xorittua, nurat hua bi hegalez airian?
Españalat juaiteko elhürrak dük bortian;
Juanen gütük alkharreki hura hürtu denian.
San Josefen eremita desertian gora da;
Españalat juaitia han da ene phausada:
Gibeliat so´gin eta asperena ardüra! Hasperena,
habilua maitenaren borthala:
Habil eta erran izok nik igortzen haidala;
Bihotzian
sar hakio, hura eni bezala.

Abestia: “Xorittua”.  Diska: “Goazen lagun” (1995)
Joxan Goikoetxea – Moldaketa, pianoa, sintetizadoreak eta akordeoia.  Arantxa Irazusta – Ahotsa
Xabier eta Lurdesen etxe ondoan parketxo bat dago. Parketxo honen erdian eta zuhaitzez
inguraturik, Lurdes Iriondoren omenez eraikiriko hilarria ikus dezakegu. Bere oinarrian, euskal
erromantze zahar baten lehenengo lerroak irakur daitezke: “Xorittoa norat hoa bi hegalez
airean…” Hitz eder hauek bideoa egitera inspiratu ninduten, omenaldi sentikor modura. Xabier
eta Luluren etxea, Luluk berak egindako mosaikoak, herria, hain gogoko zituen mimosak, kitarra eta aulkia… Hutsunea.

Xabier Lete irudikatzen. Etsaia

Xabier Lete irudikatzen. Etsaia

Juanito:Aquí parece un actor de cine.

M:Aquí parece un intelectual. Esa mirada no me gusta en Xabier. A mí me gusta en esta otra, él era así, así -aldameneko argazkia seinalatzen du, koloretan dagoena, hain zuzen ere.

J:-“Etsaia” deitzen zioten, una mirada de asesino… Etsaia, bai! Gure artean, el demonio. Pitillo eta guk “etsaia” deitzen genion –barrezka.

Herrietan goitizenak jartzeko ohitura handia dago eta batzuetan, konfidantza dela eta, zakar xamarrak izaten dira. Xabier karakter handiko

Xabier Lete irudikatzen. Xabier

Xabier Lete irudikatzen. Xabier

gizona zen, baina gozoa eta alaia. Argazki zuri beltzean dakusaion begirada serio hori, begirada publikotzat jo genezake, bere gogoetetan sartuta zegoenean. Xabier, alaia izanik ere, sakontasun handiko gizona baitzen. Nik bigarren argazkiko irri gozoa gustokoa dut ere, pertsona atsegin, xamur baten irribarrea baita. Inmak, bere hilobak, Xabierrek kontuak kontatzen sekulako grazia zeukala esan zidan behin, edozein gairi buruz hitz egin zezakeela, hain zuzen ere, senitartean, iganderoko bazkalondoetan, hutsik egin gabe familiarekin elkartzen zenean.

Mirentxu pelotariaren omenaldiaren argazkiari begira, Mattin IIari buruz mintzatzen hasten da:

M: -Mattin pilotaria! Maite zuen semea bezala. Xabier emisoretara deika hasi zenean, denek galdetzen omen zioten: “baina Xabier, egia izango da?” Hau hainbeste bider hil zen… -hil zorian egon zen, makina bider gaixotu zenean. Cáncer de médula, seis meses,  papo.
Omenaldia Marizulon egin zioten. Osteguna zen. Herrira jaitsi ziren, herri guztia esnatu. Kriston festa, trikitixa eta guzti. Jende guztia esna, kanpoan, balkoitik errieta egiten!

J: -Honek dena mugitzen zuen! Aizu, Miren, zu gogoratzen al zera Ez Dok Amairutaz?

M: Algo, Juanito, algo. Éramos muy jóvenes.

MM: Hileta ondorengo kantuak… hunkigarria izan omen zen.

M:Eso fue terrible. ¡Terrible! Ni hasi nintzen Elizan sartzen seiak eta hamarretan. Eta ia ezin zen sartu. Bete beteta. Hori seiak eta hamarretan! Entierrua zazpietan zen. Eta orduan pentsatu nuen: zutik egoteko ez naiz gauza. Eta ordun… etxera. Jendea kanpoan zegoen eta entierruak oso handiak direnean jendea kanpoan jartzen da. Jendeak kanpotik entzun zuen. Bukatu zen dena eta jendea ia dexente juten hasia zegoen, eta handik “botepronto”: Xalbadorren abestia Eliza azpin! Jende guztia abesten. Ni etxetik kanpora atera nintzen eta baita hemengo biztanle guztiak ere -bere etxea eta Eliza, bata bestearen parean daude.

Eta hura izan zen, lo más emotivo. Neretzako lo más.

MM: -Xabierri egin zioten azken agurrerako Xalbadorren abestia baino esanguratsurik ez zegoen.

M: -Xabierri ez zitzaion bere abestiak, ez baldin bazen lan asuntua, entzutea edo kantatzea gustatzen. Igual izaten ziren herriko jaiak eta eta bere abestiak kasetean jarri izan behar! Berari ez baitzitzaion bere abestiak kantatzea gustatzen. ¡Qué cosas! ¡No le gustaba escucharse en sus canciones!

Xabier Lete irudikatzen. Xabierren Urnieta.

Xabier Lete irudikatzen. Xabierren Urnieta.

Nik ikusi nuen Xabier, ezagutu nuenetik, cómo se iba apagando… bere ahotsa… Ikusi bazenu Lurdesekin hasi zenean! La potencia de su voz… cómo se fue apagando… Para mí, eso me marcó. Me llamaba mucho la atención. 
Eta gero, neguan! Nik askotan esaten nion: zu, Xabier, katuak bezala, zu neguan hil egiten zara. Neguan, era un cadáver. Eta gero, primaberan, loreak eta hostoak hasten diren bezala, bixkortzen hasten zen.

MM: -Negua, heriotzaren sinboloa bere lanetan.

M: -Egia da. Hil egiten zen neguan. Eta gero, primabera mugitzen hasten zenean, bera ere, mugitzen hasten zen. Zenbat bider esaten genuen gure artean: oraingoan Xabier ez da aterako.

Isilune baten ondoren, Mirentxuk hitz egiten jarraitzen du, doinu alaiago batez.

Gustatzen zitzaion asko Nafarroara joatea, a Óbanos.. ¡Aquello era una vida…! No era un viajero mundano, de mundo. Gustatzen zitzaion hemengo ingurukoa.

Gero, bere heriotza uste dut izan zela … terrible: ¡cómo la planificó!

Tú tenías que conseguir hablar con el médico que le trató en toda su enfermedad. El último día le dio un poema para que lo leyera en su funeral.

Eta azkenik, hausnarketa doinu batez, Mirentxuk, Xabierren argazkiari, eztiki begiratuz:

Xabier no hablaba, Xabier no contaba.

 

2010-XII-7. Bere arimaren aldeko hileta amaitu ondoren, Urnietako Mikel Goiangeruaren Elizako arkupetan, Xalbadorren heriotzean abestu zioten, bat-bateko omenaldi zirraragarrian. Hantxe bildutako Iparraldeko abeslarien ekimena izan zen, haien artean, Pier Paul Berzaiz,  Jean Mixel Bedaxagar Erramun MartikorenaNiko Etxart eta Joxan Goikoetxea zeudelarik.
Azkenik, Agur Jaunak hunkigarria abestu zioten, jendetzak harekiko zuen maitasuna, berriro ere, azalduz.
AGUR ETA OHORE, XABIER.

Félix Zubiak, bere medikua izan zenak, Xabierri idatzi zizkion honako bertso hauek, hiletan abestu zituen, Ez nau izutzen negu hurbilak abestiaren doinuaz. Eskusoinuan, Joxan Goikoetxeak lagundu zuen.

Ez nau izutzen esan zenigun, begietara begira. Ez nau izutzen esan zenigun, begietara begira. Negua dator nere albora, bukatu da nere bira. Gustora noa pake pakean, Lurdes dagoen tokira. Nerekin dago, soma dezaket irrifar batez ari da. Zure gaitzean ze duintasuna, zure hitzetan dizdira. Hartu atseden alboko gelan aitarekin erretira. Eman arnasa, lagun zaiguzu goiza gauaren segida. Egun batean gure arimak berriz elkartuko dira. Eman arnasa, lagun zaiguzu goiza gauaren segida. Egun batean gure arimak berriz elkartuko dira.

Jaso nazazu maitea azken egunean/
Zatoz nere bidera eta adeitsu, irriz, dei nazazu nere izenez/
Ni ere erruki handian salbatua izan nadin/
Salbatuak elkarrekin eta maitasunean glorifikatuak betirako.

Xabier Lete.